sábado, 24 de octubre de 2009

Hotsak eta Hutsak

"La música es organización de sonidos, silencios, y duraciones que construyen edificios audibles. La escucha de la música se efectúa en un recorrido que habita una casa, un laberinto, un jardín sonoro. Componer y escuchar música es a veces edificar arquitecturas audibles." (Carmen Pardo Salgado - J. Cage-en "escritos al oído"-ko prologotik)

Lehengo eguneko klase musikalak arkitektura eta musikaren arteko erlazioak ipini zizkigun. Musikaren eraikitze prozesuaz hitz egin zen, zimenduetatik hasi eta ornamenturaino.
Abesti batzuetan gainera prozesu hori oso argi ikus dezakegu. Mike Oldfield-ek, adibidez, errekurso hori askotan erabiltzen du, oinarrizko erritmo edo riff bat hartu eta pixkanaka abestia osatzen du. Tubular Bells-eko lehen zatiko riff famatuaren kasua, adibidez. Abestia isten duen zatian gainera konposizioa osatzen duten elementu berriren bat sartzen denean ahotsez izendatzen da, konposaketa prozesu hori indartu nahian bezala.
Bada ere arkitektura eta musikaren artean aurki daitekeen beste lotura bat. Proportzioen ideia funtsezkoa da bi arteetan. Arkitekturan antzinatik egon da horrekiko obsesioa. Musikaren funtsa gainera hori dela esan genezake, noten, soinuen, hotsen arteko proportzioa, hotsak eta hutsak.
Musikan, arkitekturan bezala, hutsak edo isiltasunak beteak adina garrantzia baitu, edo agian gehiago.Ondo daki hori John Cage-ek.
John Cage (1912-1992) artista estatubatuarra zen (arkitektura ere ikasi zuen), eta musikaren inguruan (beste disziplinak ere landu zituen) oso lan interesgarri eta bitxiak egin zituen.
Bere bitxikerietako bat zoriari ematen zion garrantzia da, artista alde batera eginez (honek Lars Von Trier eta konpainiaren Dogma 95 gogorarazten dit). Hemen uzten dizuet bere "Music of changes" lanaren zati bat. Lana aleatorioki egina dago. Fijatu zaiteztete ere isiltasunen garrantziaz.


Isiltasunaren garrantziaz jabetzeko hemen duzue beste eredu bat. 4'33" du izena. Pianoko bertsioa David Tudor pianista famatuak interpretatu zuen. Orkestrarako ere baduzue.



Denbora da klabea. Badu berak lan bat Organ 2 izenekoa. Eta zera esan zuen, ahalik eta motelen interpreta zedila, baina ez zuen esan nolako moteltasunarekin.
Bera 1992an hil zen. 2001ean kontzertu bat hasi zen Alemaniako eliza batean eta 20 hilabete pasa arte ez zen lehen nota jo (hain zen Cage isiltasunaren maitale).
Pieza Organo automatiko batek jotzen du bere kabuz.
Ba begira, organoaren bizitza kontutan hartuz kalkulu batzuk egin ziren, eta kontzertua 2639ko irailaren 5ean amaitzea espero da.
Uf! Hau ez da hemen geratzen! Artista honen teoriak eta lanak amaiezinak dira! Guztioi animatzen zaituztet honi buruz gehiago sakontzera.
A! Eta atzo (urriak 23) Museu d'Art Contemporani de Barcelonan berari buruzko erakusketa bat hasi zen. Urtarrilaren 10era arte egongo da. Norbaiti interesatzen bazaio.

La música que prefiero, incluso más que la mía, es la que escuchamos cuando estamos en silencio. (J. Cage)

miércoles, 21 de octubre de 2009

Man vs Logroño



Hortxe duzue. Don Quijote de La Mancha-ren alegoria modernoa. Logroño hiriaren arazoak Bear Grylls abenturazalearen ikuspuntu hipotetikotik.

martes, 20 de octubre de 2009

Valbuena inguruko analisia

Analisia
(diapositiba batetik bestera pasatzeko egin klik irudian eta kursoreekin edota arratoia irudiaren ezker edo eskubian jarriz)

Colombo aingerua (Aiba! Spoiler!)

Ostiral goizak gogorrak izaten dira normalean. Agian horregatik ez genuen behar bezainbeste gozatu filmea
Pelikula zaila baita "El cielo sobre Berlín", ikusleari esfortzu kontsiderable bat eskatzen diona. Orokorrean, filmea gozatu nuen, baina momentu batzuetan nekagarria (eta ondorioz aspergarria) suertatu zitzaidan.
Baina denborarekin, memorian daukagunean, momentuan baino gehiago gozatzen den filme horietako bat dela iruditzen zait. Zeren eta bazituen eszena batzuk gogoratzekoak direnak (adibidez, "koletadunak" liburutegian jendearen artean daudenekoa oso ona iruditu zitzaidan).
Uda honetan "Paris,Texas" ikustekotan egon naiz, oso kritika onak irakurri baititut, baina ez naiz animatu. Ez dakit Wim Wendersen pelikula guztiak gisa honetakoak diren ("El cielo sobre Berlín" esaten dut), baina, horrela bada, momentua ongi aukeratu beharko dut, eta arretaz ikusteko prestatu.

lunes, 12 de octubre de 2009

Sentsazioak eta bapateko okurrentziak (edo nola demontre iritsi naizen Spike Lee-ren ondora)

Hedwig and the angry inch... filme bitxia, eta horregatik bakarrik ikusi beharrekoa.
Berriz ikusteko urgentzia sentitzen dut, ziur nago gehiago disfrutatuko dudala. Zuku asko baitauka ateratzeko, baina lehen sentsazioa ezin hobea izan da.
Estetikak eta musikak (a ze musika!) liluratu ninduten batez ere.
Ordu t'erdi horietan duela urte batzuk ikusitako beste pelikula bat izan nuen buruan: the Rocky Horror picture show. Musikala, travestismoa... gogorarazi bai, baina sentsazioak ezberdinak ziren.
Bai, Rocky Horror azaroa-abenduan ikusi bainuen (giro "prenavideño" batean).
Urtero, garai horiek iristean sentsazio horiek etortzen zaizkit burura. Eta abestiak...
Ezin dut filmea udan imajinatu.
"La noche del cazador" udako gau batean bakarrik imajinatu dezakedan bezala, "sentsazio" ipuin bat hori ere: ibaiko animaliak, "leaning,leaning..." eta "amodioa eta gorrotoa hatz koskoetan tatuaturik", Radio Rahim bezala.