domingo, 2 de mayo de 2010

Irudiaren eta Zinearen eskola

Proiektua Logroñoko alde zaharreko 2 hutsartetan kokatzen da, hurrengo ortoargazkian adierazten direnetan hain zuzen.



Eraikinak Irudia eta Zinearen eskola jasoko du, baita taberna bat eta erakusketak ere.
Bi gorputzetan banatzen da programa. Hegoaldeko hutsartean kokatzen denak komunikazioak eta zerbitzu erabilera batzuk jasotzen ditu batez ere. Iparraldeko hutsartean kokatzen da gorputz nagusia. Gorputz honek plaza bat osatzen du ekialdean, mendebaldeko medianeraren artean tartea uzten badu ere. Honela, fatxada honek plazan protagonismoa izatea lortu nahi da, zinea eta argazkilaritzarekin erlazionatutako lanen erakusleiho izanik.
Plazak kota bajuago bat hartzen du gorputz nagusiaren aldean, eta era berean eraikinaren behe oina librea denez, aurreko eta atzeko aldeak espazio bakar eta jarrai bezala uler ditzakegu.
Hauek dira plano nagusiak.
Estalki planta
estalki
Behe oina
Harrera (hegoaldeko gorputzean), proiekzio areto irekia eta erakusketa.
oina0
Lehenengo solairua
Taberna, erakusketa eta bilera gela.
oina1
Bigarren solairua
Proiekzio-ikas gelak
oina2
Hirugarren solairua
Bideo eta argazkilaritza platoak eta beraien biltegiak.
oina3
Laugarren solairua
Muntaia gela - tailerra, errealizazio kabina, eta laborategiak (kolorea eta txuri-beltza)
oina4
Ebaketak
ebaketak2
ebaketak1