domingo, 27 de diciembre de 2009

Arte Sakro museoa


Aurretik aipatutako arazoei soluzioak bilatuz Abendua bukaerarako lortutako emaitzarekin egindako A1 panela.

Hodeiaren estaldura: Antena parabolikoak


Antena parabolikoak erabili ditugu estaldura egiteko orduan, Antenas Jalisco markakoak hain zuzen. Antena parabolikoak kokatzerako orduan ez genuen hormigoizko bloke osoa estaldu nahi. Hormigoia bera estaldura nagusia izango da, antena parabolikoak, argiz osatutako burbuilak bailiran, hodeiaren sarrera desberdinak adierazten dituzten heinean.
Antena parabolikoak enkofratze prozesuan ezarriko dira, hormigoia bota baino lehen, horrela hormigoia isurtzerakoan antena parabolikoak hormigoian txertaturik geldituko liratezke. Ostean beste antena paraboliko bat kokatuko litzateke enkofratze prosezuan kokatutako antena paraboliko bakoitzaren gainean, bien artean argia sartuz.

sábado, 26 de diciembre de 2009

Arte Sakro museoaren hasierako planteamendua


Museoak dorre itxura duen eraikin hibrido bat izango du atari printzipal gisa, nahiz eta bigarren mailako beste sarrera batzuk badaude ere. Eraikin hibridoak zinta itxura bat izango du inguruan, behera heltzerakoan, museoaren besoak osatuko ditu, zinta bera hadatuko balitz moduan. Besoak erdigune potenteago bat du, bertatik beste beso estuago batzuk eremu osoan zabalduko dira, hiri zein parkera museoa hurbilduz. Modu berean besoak bi aztarna fokuak besarkatuko dituzte, museoan erabat integratuz.
Proposatutako hasierako aukera honi bi arazo nagusi aurkitzen genizkion:
- Besoak sortzen dituzten espazio estuak eta espazioen mononotonia.
- Eraikina solairu bakarrean proposatzerakoan, hesi moduan funtzionatuko luke, parkea are gehiago hiritik bananduz.
Bi arazo hauei aurre egiteko proposatutako soluzioak:
- Besoen espazio estuak zabaldu, eraikin itxura handiagoa hartzen duen museoa lortuz. Espazioak noizean behin estu jarraituko dute baina oro har espazio ezberdin zabalagoak proposatuko ditugu.
- Eraikinaren nukleo zentrala baino ez du lurra ikutuko, beste beso guztiak bigarren kota batean kokatuak izango dira, behetik pasatzeko aukera emanez eta hesia erabat desagertuz.

Hormigoizko hodeiaren estaldura___Antena Parabolikoak

Azkenean antena parabolikoak aukeratu ditugu hodeiaren estaldura egiteko. Paraboliken kokapena dugu aztergai orain, parabolikak ez baitute hormigoi bloke osoa estaliko, berez hormigoi bera esladura gisa funtzionatzea nahi dugulako.
Interneten antena parabolika desberdinen kokapena bilatzen aritu gara baita jendeak beraiekin egindakoak ere...








jueves, 26 de noviembre de 2009

5 esaldi

- Gune ezberdinak lotzen dituen ramifikazioa.
- Eraikin hibrido bat ramifikazioaren jatorri gisa.
- Eraikin hibridoa Logroñoren erreferentzia.
- Ramifikazioak museoa jasotzeaz gain ibilbideak proposatuko ditu.
- Ramifikazioa maila ezberdinetan antolatzeak aztarnen ikuspegia ahalbidetzen du.

Mikel Elías eta Ander Domingo

Material baten bila: Brainstorming

- Antena parabolikoak
- Surf taulak/Piraguak
- CDak
- Sugeak
- Arropa
- "cubo de Rubik"
- Takilak
- Tutuak/Organo tutuak
- Piano teklak
- Egunkariak
- Erlojuak (analogiko/digital)
- ...

sábado, 24 de octubre de 2009

Hotsak eta Hutsak

"La música es organización de sonidos, silencios, y duraciones que construyen edificios audibles. La escucha de la música se efectúa en un recorrido que habita una casa, un laberinto, un jardín sonoro. Componer y escuchar música es a veces edificar arquitecturas audibles." (Carmen Pardo Salgado - J. Cage-en "escritos al oído"-ko prologotik)

Lehengo eguneko klase musikalak arkitektura eta musikaren arteko erlazioak ipini zizkigun. Musikaren eraikitze prozesuaz hitz egin zen, zimenduetatik hasi eta ornamenturaino.
Abesti batzuetan gainera prozesu hori oso argi ikus dezakegu. Mike Oldfield-ek, adibidez, errekurso hori askotan erabiltzen du, oinarrizko erritmo edo riff bat hartu eta pixkanaka abestia osatzen du. Tubular Bells-eko lehen zatiko riff famatuaren kasua, adibidez. Abestia isten duen zatian gainera konposizioa osatzen duten elementu berriren bat sartzen denean ahotsez izendatzen da, konposaketa prozesu hori indartu nahian bezala.
Bada ere arkitektura eta musikaren artean aurki daitekeen beste lotura bat. Proportzioen ideia funtsezkoa da bi arteetan. Arkitekturan antzinatik egon da horrekiko obsesioa. Musikaren funtsa gainera hori dela esan genezake, noten, soinuen, hotsen arteko proportzioa, hotsak eta hutsak.
Musikan, arkitekturan bezala, hutsak edo isiltasunak beteak adina garrantzia baitu, edo agian gehiago.Ondo daki hori John Cage-ek.
John Cage (1912-1992) artista estatubatuarra zen (arkitektura ere ikasi zuen), eta musikaren inguruan (beste disziplinak ere landu zituen) oso lan interesgarri eta bitxiak egin zituen.
Bere bitxikerietako bat zoriari ematen zion garrantzia da, artista alde batera eginez (honek Lars Von Trier eta konpainiaren Dogma 95 gogorarazten dit). Hemen uzten dizuet bere "Music of changes" lanaren zati bat. Lana aleatorioki egina dago. Fijatu zaiteztete ere isiltasunen garrantziaz.


Isiltasunaren garrantziaz jabetzeko hemen duzue beste eredu bat. 4'33" du izena. Pianoko bertsioa David Tudor pianista famatuak interpretatu zuen. Orkestrarako ere baduzue.



Denbora da klabea. Badu berak lan bat Organ 2 izenekoa. Eta zera esan zuen, ahalik eta motelen interpreta zedila, baina ez zuen esan nolako moteltasunarekin.
Bera 1992an hil zen. 2001ean kontzertu bat hasi zen Alemaniako eliza batean eta 20 hilabete pasa arte ez zen lehen nota jo (hain zen Cage isiltasunaren maitale).
Pieza Organo automatiko batek jotzen du bere kabuz.
Ba begira, organoaren bizitza kontutan hartuz kalkulu batzuk egin ziren, eta kontzertua 2639ko irailaren 5ean amaitzea espero da.
Uf! Hau ez da hemen geratzen! Artista honen teoriak eta lanak amaiezinak dira! Guztioi animatzen zaituztet honi buruz gehiago sakontzera.
A! Eta atzo (urriak 23) Museu d'Art Contemporani de Barcelonan berari buruzko erakusketa bat hasi zen. Urtarrilaren 10era arte egongo da. Norbaiti interesatzen bazaio.

La música que prefiero, incluso más que la mía, es la que escuchamos cuando estamos en silencio. (J. Cage)

miércoles, 21 de octubre de 2009

Man vs Logroño



Hortxe duzue. Don Quijote de La Mancha-ren alegoria modernoa. Logroño hiriaren arazoak Bear Grylls abenturazalearen ikuspuntu hipotetikotik.

martes, 20 de octubre de 2009

Valbuena inguruko analisia

Analisia
(diapositiba batetik bestera pasatzeko egin klik irudian eta kursoreekin edota arratoia irudiaren ezker edo eskubian jarriz)

Colombo aingerua (Aiba! Spoiler!)

Ostiral goizak gogorrak izaten dira normalean. Agian horregatik ez genuen behar bezainbeste gozatu filmea
Pelikula zaila baita "El cielo sobre Berlín", ikusleari esfortzu kontsiderable bat eskatzen diona. Orokorrean, filmea gozatu nuen, baina momentu batzuetan nekagarria (eta ondorioz aspergarria) suertatu zitzaidan.
Baina denborarekin, memorian daukagunean, momentuan baino gehiago gozatzen den filme horietako bat dela iruditzen zait. Zeren eta bazituen eszena batzuk gogoratzekoak direnak (adibidez, "koletadunak" liburutegian jendearen artean daudenekoa oso ona iruditu zitzaidan).
Uda honetan "Paris,Texas" ikustekotan egon naiz, oso kritika onak irakurri baititut, baina ez naiz animatu. Ez dakit Wim Wendersen pelikula guztiak gisa honetakoak diren ("El cielo sobre Berlín" esaten dut), baina, horrela bada, momentua ongi aukeratu beharko dut, eta arretaz ikusteko prestatu.

lunes, 12 de octubre de 2009

Sentsazioak eta bapateko okurrentziak (edo nola demontre iritsi naizen Spike Lee-ren ondora)

Hedwig and the angry inch... filme bitxia, eta horregatik bakarrik ikusi beharrekoa.
Berriz ikusteko urgentzia sentitzen dut, ziur nago gehiago disfrutatuko dudala. Zuku asko baitauka ateratzeko, baina lehen sentsazioa ezin hobea izan da.
Estetikak eta musikak (a ze musika!) liluratu ninduten batez ere.
Ordu t'erdi horietan duela urte batzuk ikusitako beste pelikula bat izan nuen buruan: the Rocky Horror picture show. Musikala, travestismoa... gogorarazi bai, baina sentsazioak ezberdinak ziren.
Bai, Rocky Horror azaroa-abenduan ikusi bainuen (giro "prenavideño" batean).
Urtero, garai horiek iristean sentsazio horiek etortzen zaizkit burura. Eta abestiak...
Ezin dut filmea udan imajinatu.
"La noche del cazador" udako gau batean bakarrik imajinatu dezakedan bezala, "sentsazio" ipuin bat hori ere: ibaiko animaliak, "leaning,leaning..." eta "amodioa eta gorrotoa hatz koskoetan tatuaturik", Radio Rahim bezala.

miércoles, 30 de septiembre de 2009

2009-2010 kurtsoa hasi da!

Iraila bukaera, kurtso berri bat hasi dugu. Proiektu berriak esku artean izanik, erronka berriei aurre egiteko prest gaude. Ilusioekin hasten gara. Eta zer espero dut kurtso honetaz? Ilusio horiek amaieraraino eramatea. Urtea gogorra baita, eta askotan arrazoi batengatik edo besteagatik ekainean ez dugu ilusio horien arrastorik aurkitzen.
Batez ere proiektuen prozesu egoki bat edukitzea espero dut. Hau da, prozesuan aurrera eta atzera pausuak egoki ematea, eta ez askotan gertatzen den bezala azken momentuan aurrera aurrera, presaka presaka, emaitza eztabaidagarri batera iristea.
Beste alde batetik, proiektuetako ikasgaian taldelanean aritzeak interesa sortzen dit, gure artean sortuko diren ikuspuntu ezberdinak nola alderatzen ditugun ikusi nahi baitut.
Irakasleen klase teorikoei buruz zera eskatuko nuke, ordu horiek interesa mantendu edo berpizteko balio izatea, eta ez daitezela klase astun eta arruntak izan, beraz, jarri martxan zuen imaginazioa!
Ikusiko dugu nola doan guztia.