sábado, 20 de marzo de 2010

Banku berri bat Oñati plazan

Bazen hormigoizko maketa bat, arkitektura eskolako larrialdietako irteera alboan bizi zena. Ez zuen inork molestatzen, leku lasaia baitzen.
Baina behin kezkatu zuen albiste bat entzun zuen: maketak erre behar zituzten.
Horregatik, beldurtuta, erreketaren bezperan leku jendetsuago batetara joatea erabaki zuen, guztien bistan, erreko ez zutelakoan.
Horrela, Oñati plazako altzarien artean bizitzen geratu zen.
Hau da "mudanza" horren istorioa:

Multzoen banaketa

Banaketaren pausoa hiru espazio motei erabilera konkretu bat bereiztea izango da. Eman zaigun programa oinarritzat hartuta, aldekata batzuk eginez, birrantolaketa bat planteatzen dugu gure eskema bereziaren arabera.

Goikaldeko irudian nabari daitekeen moduan, programa ofizialean planteatzen zitzaizkigun erabilera asko "publiko kontrolatua"ren multzoan sartu ditugu bereizketa bat eginez zerbitzu hauen espezializazioaren arabera. Espazio publikoan ez ditugu erabilera espezifikorik definitu arlo hau bakoitzak kokapen eta proiektu konkretu bakoitzaren nondik norakoaren arabera moldatu dezan. Aldaketa handiena espazio "pribatu"etan ageriko da: Proiektua gehiago aberasteko nahiarekin, arte audiobisualen inguruko ikasketak emango diren hezkuntza zentru bat planteatzen da eta, honetarako, espazio berezi honek beharrrezkoa izango lukeen programa planteatu dugu. Ondorengo pausoa programa guztia planteatu zaizkigun sei multzo funtzionaletan banatzea izango da, kokapen zehatza, ordea, urrengo pauso baterako utziz:

Banaketa hau egiteko zenbait lege jarraitu ditugu. Alde batetik, 4 multzo bereizietatik elementu bat aukeratu dugu, modu honetan espazio hibridoen sorrerak bilatzeko intentzioarekin. Bestetik, multzo bat osatuko duten lau elementu horiek modu funtzional batean batean bata besteari laguntzea bilatu dugu.