jueves, 7 de enero de 2010

Urteko azken klasea

Ikasgaiko urteko azken klasea benetan interesgarria iruditu zitzaidan. Amaitzeko era egokia izan zen, bi hitzaldi erakargarri izan baikenituen. iak oso ezberdinak hala ere.
Lehenengoa Asier Larraza argazkilariaren eskutik joan zen, argazkilaritzaren inguruan arituz. Hainbat gauzei buruz hitz egin zuen, baina agian interes edo arreta deitu zidana arkitektura argazki batez erakustearen gaia izan zen. Bere argazkiak ikustean bitxia zen arkitekturak hartzen zuen errealtasuna. Artifiziorik gabe agertzen zen, eguneroko eszena bat erretratatuko balu bezala, errealtasuna argiaren tratamenduan ere nabarituz. Eta noski, horrek jendea argazkiaren parte bilakatzea eskatzen du. Horregatik kontutan hartzekoa da arkitektura arkitektura bezala erretratatzeko apustua.
Bigarren hitzaldian VAUMM estudioko kideak izan genituen beraien lan batzuk erakusten. Hau ere oso interesgarria. Beraien proiektuetatik, beste gauzen artean, interesgarria iruditu zitzaidan lurraren eraldaketaren bitartez proiektuak nola gauzatzen zituzten, adibidez, lurraren maila igo eta azpian eraikiz. Hau da, estalkia erailgarri bilakatuz.
Eskertzekoak hitzaldi biak, bien interesagatik, eta hizlarien jarrera jator eta atseginagatik, klase entretenigarri bat lortuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario