Iraila bukaera, kurtso berri bat hasi dugu. Proiektu berriak esku artean izanik, erronka berriei aurre egiteko prest gaude. Ilusioekin hasten gara. Eta zer espero dut kurtso honetaz? Ilusio horiek amaieraraino eramatea. Urtea gogorra baita, eta askotan arrazoi batengatik edo besteagatik ekainean ez dugu ilusio horien arrastorik aurkitzen.
Batez ere proiektuen prozesu egoki bat edukitzea espero dut. Hau da, prozesuan aurrera eta atzera pausuak egoki ematea, eta ez askotan gertatzen den bezala azken momentuan aurrera aurrera, presaka presaka, emaitza eztabaidagarri batera iristea.
Beste alde batetik, proiektuetako ikasgaian taldelanean aritzeak interesa sortzen dit, gure artean sortuko diren ikuspuntu ezberdinak nola alderatzen ditugun ikusi nahi baitut.
Irakasleen klase teorikoei buruz zera eskatuko nuke, ordu horiek interesa mantendu edo berpizteko balio izatea, eta ez daitezela klase astun eta arruntak izan, beraz, jarri martxan zuen imaginazioa!
Ikusiko dugu nola doan guztia.
miércoles, 30 de septiembre de 2009
Suscribirse a:
Entradas (Atom)